Forondako pintura tailerreko erakusketa zabaldu da Oxforden

Baleike 2018ko mai. 19a, 09:58

Kurtso amaierarekin batera, heldu da egindako lanak erakusteko unea. Foronda kultur etxean egiten den pintura tailerreko erakusketa zabaldu zen atzo Alondegiko Oxford aretoan. Erakusketa hau maiatzaren 30era arte izango da zabalik. 

Ander Hormazuri 26 urte daramatza pintura tailer hau ematen Forondan. Hasteko, lehen hilabetetan, marrazkia erakusten duela azaldu zuen, eta gero hasten dira margoekin. "Batzuek ez dute denbora izan koadroak amaitzeko eta ez dituzte erakusketara ekarri". 

20 bat lagunek egindako 60 koadro inguruz osatzen da aurtengo erakusketa. Paisaiak, detaileak, giza figurak, bodegoiak, maitasunarekin eta abileziarekin egindako lanak dira hauek. Erakusketa maiatzaren 30era arte izango da zabalik, egunero, 18:30etik 20:30era. Asteburuetan eta jaiegunetan ere zabalik izango da eguerditan, 12:00etatik 14:00etara.