'Dantzara' eguna ospatuko da gaur

Baleike 2018ko mai. 19a, 08:34

Maiatza Dantzan ekimeneko hirugarren saioa izango da gaur, eta arratsaldeko 18:00etatik 20:00etara, lau dantza diziplinez gozatzeko aukera izango da Beheko plazan: Hip hop, capoeira, aretoko dantzak eta lindy hop.

Dantzaren nazioarteko hilabetea da maiatza eta azken urteotan bezala, Maiatza Dantzan ekimena jarri du martxan Astindu dantza elkarteak. Gaur, Dantzara eguna ospatuko da, eta 18:00etatik 20:00etara, lau dantza diziplina dantzatuko dira Beheko plazan.

  • Hip hop. Team Wale. Irakaslea: Alazne Martinez.
  • Capoeira. Senzala Euskadi. Irakaslea: Jon Montiel.
  • Aretoko dantzak. Agldantza. Irakaslea: Angel Mari Oyarzabal.
  • Lindy hop. Irakaslea: Maria Peña.