Zilarrezko domina irabazi du Peñak Munduko Kopan

Baleike 2018ko mai. 18a, 22:02

Zilarrezko domina irabazi dute gaur Iñigo Peñak eta Francisco Cubelosek mila metroko distantzian, Hungarian jokatzen ari den Munduko Kopan. Bihar 500 metroko finalaurrekoa jokatuko dute. 

Marko Tomicevic eta Milenko Zoric serbiarren irabazi dute urrezko domina (3:09.667), Peña eta Cubelos izan dira bigarren (3:12.511) eta Daniel Havel eta Jakub Spicar txekiarrak hirugarren (3:12.839). Oraindik 500 metroko proba gelditzen zaie iaz Szeged-en (Hungaria) lortutako urrezko domina berriro irabazteko.