'Agoraphobia' eta 'The Grace of Dionysus' taldeen kontzertuak bihar gaztetxean

Baleike 2018ko mai. 18a, 14:12

'Agoraphofia' galiziarrek, eta 'The Grace of Dionysus' zumaiarrek rock kontzertua eskainiko dute bihar gauean gaztetxean. Kontzertuak 22:00etan hasiko dira eta sarrera 6 euro izango da.

Boskote galiziarra 2006an sortu zen, eta indie, garage eta rock doinuak jotzen dituztelako dira ezagunak. 'The Grace of  Dionysus' hirukoteak bere aldetik, rock doinu dantzagarriak joko ditu.