GUTUNA: EAJ-PNVren komunikatua Jon Iraola zinegotziaren erabakia dela eta

Zumaiako EAJ-PNV-ren Herri Erakundea 2018ko mai. 18a, 12:50

Duela hiru urte, EAJ-PNV-k Jon Iraolagan konfiantza jarri eta Zumaiako Udalean zinegotzi izateko Alderdiaren hautagaia izateko aukera eman zion.

Zuen karguari zegokion jardueran konfiantza galdu ondoren, EAJ-PNV-k berekin adostu zuen udaletxea uztea. Ostegunean, bere zinegotzi-kargu uztea eta ordezkapena landu behar zen Udalbatza hasteko sei ordu eskasera, Alderdian baja eman eta bere zinegotzi-kargua ez uztea erabaki du, atxikitu gabeko zinegotzi izatera pasa eta herri honen borondatez hautestontzietatik ateratako errealitatea aldatu nahirik.

EAJ-PNVren iritziz, kargu publiko bat izanik hautagai izateko izendatu zuen alderdia utzi eta karguari eusten diona, eta herriak demokratikoki erabakitako ordezkaritza aldatzen saiatzen dena, transfuga bat da.

Eta Alderdi honengan bere konfiantza jarri zuten EAJ-PNV-ren hautesleei traizio bat da. Baita ere Zumaiako herriari traizio bat; zeinak bere gobernurako konposaketa bat erabaki zuen hautestontzietan.

Herria izango da ekintza honen arrazoien eta asmoaren lekuko eta epaile.

EA-PNV-k hautagai bezala aurkezterakoan asmatu ez izanaren erantzukizuna bere gain hartzen du eta horregatik barkamena eskatzen dugu.

Aldi berean, EAJ- PNV-tik arduraz jokatzea eta usurpatu duen kargu horretarako izendatu zuten pertsonenganako, zein gure alderdian konfiantza jarri zuten hautesleekiko errespetua eskatu nahi dugu.

Orain arte bezala, gure herriaren alde eta herriarentzako lan egiten jarraitzeko gure konpromisoa berretsi nahi dugu.  Zaitasunak izanik ere Zumaia aurrera ateratzen jarraituko dugu.

Gora Zumaia!

Zumaiako EAJ-PNV-ren Herri Erakundea