‘Sherezade eta tipularen azalak’ antzerkia izango da gaur Aita Marin

Baleike 2018ko mai. 18a, 11:13

Vaivén Produccionesek, hogeigarren urteurrenean, Sherezade eta tipularen azalak aurkezten du. Emanaldia gaur izango da, 22:00etan.

Jose Carlos Garciaren zuzendaritzapean, Miren Tirapu, Xabi Donosti eta Iraia Eliasek osatzen dute Sherezade eta tipularen azalak antzerkia. Antzezlana Aita Mari aretoan izango da, 22:00etan hasita. Sarrerak salgai daude turismo bulegoan, 9,5 euroan; 6 euroan Gazte Txartelarekin.

Sinopsia:

Sherezadek bezala, ukitu surrealistak dituen ipuin tragikomiko honetako pertsonaiek patua elikatzen dien historia bat kontatzen dute. Hala, bizirik irauten saiatzen dira. Berek diotenez, ipuina ondorio larririk gabeko gezur bat da. Guri ez zaizkigu hain ondorio kaltegabeak iruditzen... Amonak entzuten dituen ipuinek hark bizitza ikusteko duen modua erabakitzen diote, duen morala, eta halaxe transmititzen dizkio alabari. Emakumeak ipuinok errepikatu eta bereganatu egiten ditu. Senarrak kontatzen dio bere buruari "paradisuak" eraikitzen dituela. Eta halakoak dira denen bizitza konbentzionalak. Eta Neskatoa, Neskatoa nazka-nazka eginda dago ipuinok entzuteaz, eta plazentatik, talaia ezin hobe horretatik, zalantza egiten du, merezi ote duen aurrean duen bizitza bizitzea. Baina denboraren joanak higatu eta desegin egiten ditu harremanak, higatu egiten du dena "ratxa txarrak" direla esanez justifikatzen duen sistema bidegabe honetan dugun fedea.