M11ko atxilotuei elkartasuna adierazteko elkarretaratzea egingo dute gaur

Baleike 2018ko mai. 18a, 08:40

Iparrak eta Zumaiako Ikasle Abertzaleakek deituta M11ko auziperatuen aldeko elkarretaratzea egingo dute gaur, 19:30ean, Erribera kalean, magnolio aurrean. 

2017ko martxoan Iruñean Errepresioari Autodefentsa lelopean egindako mobilizazioen harira, Oreretako hiru gazte eta Beasaingo bat epaituko dituzte Espainiako Auzitegi Nazionalean maiatzaren 21etik 23ra bitartean. Fiskaltzak, guztira, zazpi urteko espetxe zigorrak eskatu dizkie "desordena pubiko terroristak" egitea egotzita.

Hau salatzeko eta gazte hauen absoluzioa eskatzeko, Iparrak eta Zumaiako Ikasle Abertzaleakek  kontzentrazioa deitu dute Magnolio aurrean.