Zumaia eta Zarautz arteko tren zerbitzua etengo dute larunbatean

Baleike 2018ko mai. 17a, 11:40

Larunbatean eta igandeko lehen ordutan ez da tren zerbitzurik izango Zumaia eta Zarautz artean. Zarautzen egitekoak diren lan batzuk direla medio, zerbitzu hori eten egingo du Euskotrenek. Autobus zerbitzua izango da trenaren ordez. 

Azken Portu Goiko igogailuaren pasarela eta Santa Klarako lur azpiko pasabideko hormigoizko kaxoia jarriko dituzte larunbat honetan. Bi lanek trenbidea guztiz moztea eskatzen dutenez, aldi berean egiteko koordinatu dira, mozketa bakarra eginez garraio publikoan ahalik eta gutxien eragiteko. Hala, lanak ostiralean 23:00etan hasiko direla iragarri dute eta igande goizera arte iraungo dute.

Hala, larunbat osoan, eta igandean goizeko 8:10ak arte ez da tren zerbitzurik izango Zumaia eta Zarautz artean. Donostiarako noranzkoan doazen bidaiariek Zumaian autobusera igo behar izango dute Zarautzeraino. Zarautzen trenera bueltatuko dira.