BIDEOA: Norwegian Gannet ontziaren uretaratzea

Baleike 2018ko mai. 16a, 20:41

Norwegian Gannet ontzia uretaratu du gaur Astilleros Balenciaga enpresak. 18:00ak aldera izan da, itsasgorarekin. Ohikoa den bezala, jendetza izan da uretaratzea ikusten. 

Ontzia poliki hasi da jaisten, baina, pixkanaka indarra hartu du. Lehorrera eusten zion soka bat hautsi ditu. Azkenean, ordea, errio erdian geratzea lortu dute. Denbora batean geldirik egon da, baina, azkenean, Sarauneko moilara eraman dute. Bertan jarraituko dituzte ontzia egiteko lanak. 

94 metroko luzera eta 18 metroko zabalera duen ontzia da hau, eta Norvegiako Hav Line Gruppen konpainiarentzat egin dute Balenciagan. Badu berezitasun bat ontzi honek eta da motor hibridoa izango duela: diesela, baina baita bateriak ere. Mota honetako ontzi batean lehen aldiz erabiliko da halako motorra. 

Izokinetarako erabiliko da bapore hau. Norvegiako arraintegietan ekoiztutako izokinak prozesatu, hoztu eta Danimarkara eramango ditu. Bidaia bakoitzean mila tona izokin garraiatzeko modua izango du ontzi honek.