Kauldi Odriozola Espainiako selekzioaren deialdian sartu da

Baleike 2018ko mai. 16a, 16:01

Espainiako selekzioaren deialdian sartu du beste behin ere Kauldi Odriozola jokalari zumaiarra Jordi Ribera hautatzaileak. Ekainaren 22tik uztailaren 1era Tarragonan jokatuko den XVIII. Mediterranear Jokoetarako baliagarria da deialdia. Aurretik, lagunarteko bat jokatuko dute Polonian hango selekzioaren aurka, ekainaren 13an.

Jordi Ribera hautatzaileak gaur eman du jokalari zerrendaren berri, eta beste behin, Bidasoako eskuin hegala aukeratuen artean dago. Deialdi honi esker, ekaina amaieran Tarragonan jokatuko den XVIII. Mediterranear Jokoetan parte hartuko du Odriozolak. Aurretik, Poloniako selekzioaren aurka lagunarteko partida bat jokatuko dute Polonian, ekainaren 13an.

Riberak, ekainaren 5erako deitu ditu 16 jokalari hautatuak. Ibizan egingo dute prestakuntza, eta hilaren 11ean Poloniara bidaiatuko dute. Handik bi egunera, Poloniako Eskubaloi Federazioaren mendeurrena ospatzeko, bertako taldearen aurka jokatuko dute lagunarteko partida bat.

Ondoren, XVIII. Mediterranear Jokoetarako prestakuntza saioekin hasiko dira hilaren 18an Madrilen. Ekainaren 21ean Tarragonara joango dira, eta hurrengo egunean hasiko dute txapelketa.