Katekesian izena emateko aukera irekiko da ekainean

Baleike 2018ko mai. 16a, 11:14

Aurten sei urte betetzen dituzten haurrek eman ahalko dute izena. Azken eguna ekainaren 15a izango da.

Zumaiako San Pedro parrokian, datorren ikasturteko haurren katekesia antolatzen hasi dira, eta aurten sei urte betetzen dituzten haurrak (2012an jaiotakoak) izango dira katekesiko lehenengo mailan hasteko aukera izango dutenak.

Izena emateko aukera ekaineko lehen bi astetan izango da. Horretarako, parrokiko bulegora joan beharko da  astearte edo ostiraletan, 18:00etatik 19:30etara. Izen emateko azken eguna ekainaren 15a izango da.