2018/05/27 11:15ean

Dantza

IV. Dantzari Txiki Eguna

IV. Dantzari Txiki Eguna
Zumaia

IV. Dantzari Txiki Eguna ospatuko da Zumaian maiatzaren 27an. Guztira, lau taldek hartuko dute parte: Lesakako Tantirumairu, Beasaingo Aurtzaka, Getariako Gure Txeru eta Zumaiako Txori Txiki Musika eta Dantza Eskola.

Hau izango da egun horretako programazioa:

  • 11:15 Kalejira herriko kaleetan zehar
  • 12:45 Beheko Plazan emanaldia
  • 16:30 Dantzaldia Modestoren eskutik

Eguraldi txarra eginez gero, emanaldia kiroldegian egingo da.