Hasi dira Itzurungo egokitze lanak egiten

Baleike 2018ko mai. 15a, 13:09

Hondartzako ezkerraldeko jaitsieran dauden harri solteak kentzen ari dira. Hori amaitzean eremua harri-jauziez babesteko egurrezko hesolez egindako egitura bat jarriko dute.

Gipuzkoako Kostetako Zerbitzu Probintzialak hondartzako ezkerraldeko jaitsiera egokitu nahi du. Horretarako, labarrean dauden harri solteak kentzen ari dira garabi bat erabiliz. "Erortzear dauden harriak kentzeaz gain, eremua garbituko dugu. Ondoren, egurrezko hesi bat jarriko dugu babes gisa", kontatu du langile batek. Lan horien helburua da segurtasuna hobetu eta bermatzea.

Bestalde, Itzurun Txiki eremuan, alga pilaketek eragindako usain txarren arazoari erantzuna emateko lanak egingo ditu Udalak. Horrez gain, bertan dagoen pasarela azpian uraren joan-etorri naturala ahalbidetzeko lanak ere burutuko dira.

Lan horiek guztiak gutxi gora behera hilabete iraungo dute.