Darahli 18ko dokumentala eta argazkiak erakutsiko dizkiete gurasoei ostegunean

Darahli 18ko dokumentala eta argazkiak erakutsiko dizkiete gurasoei ostegunean

Ostegunean, 18:30ean hasita, Darahli 2018 proiektuaren inguruan egindako dokumentala eta argazkiak erakutsiko dizkie Darahli elkarteak Saharako kanpalekuetara joan ziren gazteen gurasoei. 

Ekitaldian egongo dira proiektu koordinatzaileak eta arduradunak. "Zuen seme-alabek bizi izan duten proiektuaren dokumentala ikustera gonbidatzen zaituztegu", azaldu dute Darahlitik. Gurasoak bakarrik ez, herritar oro ere gonbidatuta dago ekitaldira.