Norwegian Gannet itsasontzia bihar uretaratuko dute

Baleike 2018ko mai. 15a, 08:22

Bihar uretaratuko dute Astilleros Balenciagan egiten ari diren Norwegian Gannet itsasontzia. Arratsaldean izango da, 17:30ak aldera. 

Beraz, Portuen Zuzendaritzatik aditzera eman denez, 17:30etatik 19:00etara bitartean ez da baimenduta egongo bestelako jarduerarik egitea maniobra eremuan. Lehorrean, segurtasun hesia jarriko da Gernika parkean inor ez sartzeko maniobra eremuan.