Zumaiak Herriarteko txapelketako partidak jokatu ditu hiru modalitatetan

Baleike 2018ko mai. 14a, 14:56

Gipuzkoako Herriarteko Txapelketako partidak jokatu zituen Zumaiako Pilota Elkarteko pilotariek hiru modalitatetan: eskuz, palan eta zestan. Zumaia kanporatua izan da eskuz, eta itzulerako norgehiagokak jokatuko ditu beste bi modalitateetan.  

Larunbat goizean jokatu ziren palako joaneko partidak, Aitzuri frontoian. Zumaiak Andoain izan zuen aurkari, eta emaitzak hauek izan ziren: 

  • 7 koadro barruan banaka ZUMAIA 12 - 20 ANDOAIN
  • Kantxa osoan binaka........ ZUMAIA 20 - 13 ANDOAIN
  • Kantxa osoan banaka....... ZUMAIA 6 -- 20 ANDOAIN

Beraz, 1 eta 2 doa aurretik Andoain. Itzulerako partidak ostegunean, hilaren 17an, jokatuko dira Andoainen. 

Zesta puntan, Zumaia eta Mutriku neurtu ziren, Aitzurin baita ere. Emaitzak hauek izan ziren:

  • Kadete mailan ZUMAIA 30 - 16 MUTRIKU
  • Jubenil mailan ZUMAIA 35 - 34 MUTRIKU
  • Nagusi mailan ZUMAIA 25 - 35 MUTRIKU

Modalitate honetan 2 eta 1 jarri da aurretik Zumaia. Datorren asteburuan Aitzurin jokatuko den jardunaldian Donostia hartuko dute herriko pilotariek. 

Larunbat arratsaldean baita ere, baina Donostiako Atano III.a pilotalekuan jokatu ziren eskuzko itzulerako partidak Donostia eta Zumaia artean. Emaitzak honakoak izan ziren:

  • Kadete mailan DONOSTIA 17 - 22 ZUMAIA
  • Jubenil mailan DONOSTIA 21 - 22 ZUMAIA
  • Nagusi mailan DONOSTIA 22 - 03 ZUMAIA

Zumaia 2 eta 1 izan zen irabazle. Joaneko jardunaldian, ordea, 1 eta 2 izan zen donostiarren alde. Puntuetara berdinduta, baina tanteoz Donostia garaile, eta Zumaia kanporatua lehiaketatik. "Kanporaketa gainditzeko bi baldintza ziren bete beharrekoak larunbatean: lehen bi partidak irabaztea eta kadete mailakoa tantu diferentzi handiz gainera. Bi partidu irabazi genituen baina kadetetan espero baino askoz tantu gehiago egin zizkiguten. Bost partidetako tantuak batuta, tantu batez atzetik zumaiarrak eta kanporaketa gainditzeko atzoko hirugarrena ere irabazi beharra geneukan, eta hori gure helburuetatik haratago egonik, donostiarrak garaile espero bezela. Kanporatuak, baina aho gusto onarekin geratuak atzo, jubenil mailan ere norgehiagoka estu bat jokatu eta 22 eta 21 irabazi ondoren", adierazi dute Zumaiako Pilota Elkartetik.

"Hamabost urteko etenaldiaren ondoren iaz berreskuratutako parte hartzean sei partidutatik 1 irabazi zuen Zumaiak; aurten, berriz, hiru, eta hauxe bide onetik goazen adibiderik garbiena datorren urteari begira ere. Txalo bat pilotarientzat eta eskerrak herriko pilotazaleei".