'Sherezade eta tipularen azalak' antzezlanerako sarrerak zozkatuko ditugu

Baleike 2018ko mai. 14a, 12:24

Ostiralean Sherezade eta tipularen azalak antzezlana izango da Aita Mari zinean, 22:00etan. Udal Kultura Sailak emanda, hiru lagunentzako bina sarrera zozkatuko ditugu Baleikeko bazkideen artean. 

Zozketan parte hatzeko formulario hau bete beharko duzue. Saridunen izenak ostegun goizean aterako ditugu. Hartu parte eta zorte on!

Sinopsia:

Sherezadek bezala, ukitu surrealistak dituen ipuin tragikomiko honetako pertsonaiek patua elikatzen dien historia bat kontatzen dute. Hala, bizirik irauten saiatzen dira. Berek diotenez, ipuina ondorio larririk gabeko gezur bat da. Guri ez zaizkigu hain ondorio kaltegabeak iruditzen... Amonak entzuten dituen ipuinek hark bizitza ikusteko duen modua erabakitzen diote, duen morala, eta halaxe transmititzen dizkio alabari. Emakumeak ipuinok errepikatu eta bereganatu egiten ditu. Senarrak kontatzen dio bere buruari "paradisuak" eraikitzen dituela. Eta halakoak dira denen bizitza konbentzionalak. Eta Neskatoa, Neskatoa nazka-nazka eginda dago ipuinok entzuteaz, eta plazentatik, talaia ezin hobe horretatik, zalantza egiten du, merezi ote duen aurrean duen bizitza bizitzea. Baina denboraren joanak higatu eta desegin egiten ditu harremanak, higatu egiten du dena "ratxa txarrak" direla esanez justifikatzen duen sistema bidegabe honetan dugun fedea.

Vaivén Produccionesek, hogeigarren urteurrenean, Sherezade eta tipularen azalak aurkezten du Chapitô konpainiarekin lankidetzan. Aktore zerrenda Miren Tirapu, Xabi Donosti eta Iraia Elíasek osatzen dute José Carlos Garcíaren zuzendaritzapean.

Sarrerak salgai Turismo Bulegoan: 9,5 euro / 6 euro gazte txartelarekin.