2018/05/18 22:00etan

Aita Mari aretoa | Zumaia | Antzerkia

Sherezade eta tipularen azalak

22:00etan

Ostiralean, maiatzaren 18an, Sherezade eta tipularen azalak antzezlana izango da Aita Mari aretoan, 22:00etan hasita. Sarrerak salgai daude turismo bulegoan, 9,5 euroan; 6 euroan Gazte Txartelarekin.

Sinopsia:

Sherezadek bezala, ukitu surrealistak dituen ipuin tragikomiko honetako pertsonaiek patua elikatzen dien historia bat kontatzen dute. Hala, bizirik irauten saiatzen dira. Berek diotenez, ipuina ondorio larririk gabeko gezur bat da. Guri ez zaizkigu hain ondorio kaltegabeak iruditzen... Amonak entzuten dituen ipuinek hark bizitza ikusteko duen modua erabakitzen diote, duen morala, eta halaxe transmititzen dizkio alabari. Emakumeak ipuinok errepikatu eta bereganatu egiten ditu. Senarrak kontatzen dio bere buruari "paradisuak" eraikitzen dituela. Eta halakoak dira denen bizitza konbentzionalak. Eta Neskatoa, Neskatoa nazka-nazka eginda dago ipuinok entzuteaz, eta plazentatik, talaia ezin hobe horretatik, zalantza egiten du, merezi ote duen aurrean duen bizitza bizitzea. Baina denboraren joanak higatu eta desegin egiten ditu harremanak, higatu egiten du dena "ratxa txarrak" direla esanez justifikatzen duen sistema bidegabe honetan dugun fedea.

Vaivén Produccionesek, hogeigarren urteurrenean, Sherezade eta tipularen azalak aurkezten du Chapitô konpainiarekin lankidetzan. Aktore zerrenda Miren Tirapu, Xabi Donosti eta Iraia Elíasek osatzen dute José Carlos Garcíaren zuzendaritzapean.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu


Twitter ikonoa Facebook ikonoa