Rock (eta funk) eztanda Torreberrin

Baleike 2018ko mai. 13a, 16:36

Dardara musika kolektiboaren seigarren urteurrena ospatzeko kontzertuak izan ziren atzo Torreberriko aterpean. Blowing Soul boskote zumaiarraren funk-rockak eman zion hasiera arratsari eta, ondoren, Bide Bakarra nafarren rap-metala, Arenna arabarren rock psikodelikoa eta Rodeo zestoarren stoner-rocka entzuteko aukera izan zen.