Cyranoren istorioa antzinako Japoniara eramaten duen antzezlana, Aita Marin

Baleike 2018ko mai. 10a, 15:19

Cyranoren istorioa aski ezaguna da. Roxanne-ez maiteminduta dago Cyrano. Sekretuki maite du Roxanne, baina, honek, Roxanne-ek, gustuko du Christian, oso argia ez dena, baina bai ederra. Gudukari eta poeta dugu Cyrano, bihotz handikoa, sudurra baino handiagokoa!

Hecho en casa antzerki konpainiak antzinako Japoniara eraman du Cyranoren historia. Baratze japoniar batean, joko maskatuari esker, hiru antzezleek istorio honetako pertsonaiak biziaraziko dituzte, izpiliku sasien artean... amodioa, bekaizkeria, desberdintasuna gai dituen istorio unibertsal honetan.

Antzerki konpainia honek lehenbizi frantsesezko bertsioa egin zuen, 2014ean, eta geroztik, Frantzian eta Suitzan, 250 ikuskizun baino gehiago egin ditu. Orain euskarazko bertsioa aurkeztuko dute Izpiliku sasi gibelean gordeturik, Cyrano-k lixibaren usain ona zuen izenekoa. 

Goizez eskoletako ikasleentzako saioa izango da, eta 19:00etan publiko orokorrarentzat. Familia osoarentzako egokia den antzezlana da hau, eta 6 urtetik gorako edozeinek goza dezake Cyranoren, Roxanne-en eta Christianen abenturekin. 

Sarrerak aurrez salgai daude turismo bulegoan, 7 euroan helduentzat, eta 4 euroan haurrentzat.