Ikasleek greba egingo dute bihar La Manadaren epaia salatzeko

Baleike 2018ko mai. 9a, 15:04

Ikasle greba dago deituta bihar hego Euskal Herri mailan La Manadaren epaia salatzeko. Zumaiako Herri Eskolako eta Maria eta Jose ikastetxeko DBH 3 eta 4, eta Batxilergoko ikasleek bat egingo dute geldialdiarekin. 

Goizean ikastetxeetara joango dira, baina 10:30ak aldera greba hasiko dute. Asmoa Donostiako Boulevardean eguerdiko 12:00etan egingo den kontzentraziora joatea izango da. Donostian bezala, Bilbon, Gasteizen eta Iruñean ere egingo dira kontzentrazioak. 

Erlazionatuak