'The Party' pelikula emango du Ostarrenak bihar zine forumean

Baleike 2018ko mai. 9a, 08:28

The Party pelikula britainiarra emango du bihar Ostarrena zine klubak Aita Mari zinean. Saioa 22:00etan hasiko da. 

Zuzendaria: Sally Potter. Aktoreak: Patricia Clarkson, Bruno Ganz, Cherry Jones, Emily Mortimer, Cillian Murphy. Iraupena: 71 minutu. Generoa: Komedia. Drama.Herrialdea: Britainia Handia.

Luzamendutan ibili gabe, Sally Porter zuzendariak aspaldi honetako filmik laburrena egin du: The Party-k 71 minutu baino ez du irauten.

Janet Osasun ministro izendatu berri dute. Bill senarrarekin batera, festa bat eginen du inguruko lagunekin izendapena ospatzeko. Kontua, ordea, berehala hasiko da okertzen. Komedia eta drama nahasten ditu Sally Potterren filmak.