2018/05/11 19:00etan

Antzerkia

Izpiliku sasi gibelean gordeturik, Cyranok lixibaren usain ona zuen

Izpiliku sasi gibelean gordeturik, Cyranok lixibaren usain ona zuen
Aita Mari aretoa, Zumaia

Familia osoari zuzenduta, antzinako Japoniara garamatza egokitzapen eder honek. 'Izpiliku sasi gibelean gordeturik, Cyranok lixibaren usain ona zuen' izenaren atzean estetika sotileko maskara antzerkia ezkutatzen da. Goizean eskolei zuzendutako emanaldia egingo da, eta arratsaldeko 19:00etan emanaldi irekia (sarrerak 7€ helduak, 4€ haurrak).

Cyranok bere kusina Roxanne maite du... sekretuki... Malerus da Roxanne-k ez baitu Christian baizik ikusten... Christian ez da baitezpada izigarri argia baina ederra da. Gudukari eta poeta dugu Cyrano, bihotz handikoa, sudurra baino handiagokoa!

Antzerki ospetsu honek gai unibertsalak jorratzen ditu: amodioa, bekaizkeria, desberdintasuna...

Baratze japones batean, joko maskatuari esker, hiru antzezleek ixtorio huntako pertsonaiak biziarazten dituzte, izpiliku sasien artean...