Andoni Txintxilla sukaldaria 'Talento Gastro' sarietarako hautagaia da

Baleike 2018ko mai. 3a, 11:29

Basque Culinary Centerrek eta Gipuzkoako Ostalarien Elkarteak antolatu dituzte 'Talento Gastro Sariak'. Sari banaketa ekainaren 13an egingo da Donostian.

Gastronomiaren arloan lan egiten duten gazte gipuzkoarrak saritzeko sortu da Talento Gastro sariak. Alor ezberdinetako zortzi kategoria banatu dituzte, eta horietako batean izendapena jaso du Andoni Txintxilla sukaldariak. Hain zuzen, euskal produktuen tratamendu onenaren sarirako hautagaia da zumaiarra. Kategoria berean Hondarribian dauden bi jatetxeetako arduradunak izango ditu aurkari:  Villa Magalean jatetxeko Juan Carlos Ferrando, eta Arraunlari Berri jatetxeko Jon Couso eta Aitor Amutxastegi.