2018/05/06 16.00-19.30

Mugimendu feministaren hausnarketa saioa

Mugimendu feministaren hausnarketa saioa
Torreberri, Zumaia
Kaixo lagun! Datorren maiatzaren 6ean, igandea, Zumaiako Mugimendu Feministak kafe eta pasten bueltan egingo duen hausnarketa saiora gonbidatu nahi zaitugu. Bete beharreko funtzioez, martxan jarri nahi ditugun dinamikez edota antolaketa moduaz hitz egingo dugu, besteak beste. Baina batez ere, elkar ezagutzeko eta aurrera begira indarrak hartzeko saioa izatea nahi dugu. Izugarria izaten ari da azken aldian sortzen ari dena, baina hau ez litzateke posible izango gutako bakoitzaren ekarpenik gabe. Elkarrekin indartsuagoak gara! MAIATZAK 6 / IGANDEA / 16.00 / TORREBERRI GAZTETXEAN