Urola Kostako LABek Zumaian ospatu du Langilearen Eguna

Baleike 2018ko mai. 1a, 15:36

Gaur, maiatzak 1, Langilearen nazioarteko eguna da. Urola Kostako LAB sindikatuak Zumaia aukeratu du eguneko mobilizazioak egiteko. Eguerdian, Lan, bizi eta herri duina lelopean manifestazioa egin du Beheko Plazatik abiatuta. Plaza berean amaitu da martxa herria zeharkatu ondoren.

Amaieran, lan eta bizi kalitate duina bermatzea eskatu dute. "Langileok hamarkadetan lortu ditugun garaipen sozialak kolokan jartzen ari dira, lan eta bizi baldintzak prekarizatzen ari dira", gogoratu dute.

Arratsaldean, 19:00etan hasita, beste manifestazio bat egingo da Saregile plazatik abiatuta. Gazte blokeak, pentsiodunek, Zumaiako Ikasle Abertzaleakek, Zumaiako Mugimendu Feministak, Astilleros Balenciagako langileek eta Malen Etxeak deitu dute manifestazioa.