Ardoak eta gaztak dastatzen hasteko saioa egingo da maiatzaren 18an

Baleike 2018ko api. 30a, 14:02

Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garaipen eta Lehiakortasun Sailak, Hazi, Landa, Itsasertz eta Elikagaien Sustapenak, eta Zumaiako Udalak antolatuta, maiatzaren 18an, ostirala, Arabako Errixioako ardoak eta txakolinak, edota Idiazabalko gazta dastatzen laguntzeko saioa egingo da Alondegian. 

Ikastaro hau 19:00etan egingo da, eta parte hartzeko aurrez izena eman beharko da Alondegian bertan (943 861 056 / kulturetxea@zumaia.eus). Izen-ematea 5 euro izango da.