Mojaxarren mezua Iruñeko sexu erasoaren epaia dela eta

Baleike 2018ko api. 28a, 11:48

Hondarribiko moja karmeldarrek mezu bat zabaldu dute sare sozialetan Iruñeko sexu erasoaren epaia dela eta. Tartean daude duela hamar urte Zumaiako komentutik Hondarribira joan ziren mojaxarrak. Hau da zabaldu duten mezua:

"Klausuran bizi gara, ia orkatilera iristen zaigun abitua daramagu soinean, ez gara gauez ateratzen (Larrialdietara baino ez), ez gara jaietara joaten, ez dugu alkoholik edaten eta kastitate botoa eman dugu. Aukera honek ez gaitu inor baino hobeagoak edo okerragoak egiten, nahiz eta, paradoxikoki, emakume asko baino askeago eta zoriontsuago egiten gaituen. Eta aukera librea delako, eskura dauzkagun baliabide guztiekin defendituko dugu emakume guztiek kontrakoa egiteko duten eskubidea, hargatik epaituak, bortxatuak, kikilduak, erailak edo umiliatuak izan gabe.
AHIZPA, NIK SINISTEN DIZUT"

(Jatorrizkoa gaztelaniaz, erredakzioan itzulia)