'Lady bird' pelikula emango dute bihar zine forumean

Baleike 2018ko api. 25a, 08:51

Ostarrena zine klubak Lady bird pelikula estatubatuarra emango du bihar, 22:00etan hasita, Aita Mari zinean egingo den zine forum saioan. Greta Gerwig aktoreak zuzendari bezala egiten duen lehen pelikula da, eta Saoirse Ronan eta Laurie Metcalf ditu, besteak beste, aktore lanetan.