Itxas-Gainen lan bikaina Espainiako maratoi kopan

Baleike 2018ko api. 23a, 08:36

Espainiako I. maratoi kopa jokatu da asteburu honetan Gaztela-Mantxako Talavera de la Reina hirian. Itxas-Gain 13 piraguistekin lehiatu da, eta lau dominakin itzuli da etxera. 

Beteranoen mailan, Xabier Osak garaipena erdietsi du. 23 urtez azpikoetan, Irati Osak zilarrezko domina jantzi  du, eta Imanol Barruetabeñak brontzezkoa. Maila berean, Martin Egaña zortzigarren izan da, eta Unai Azkune 11.

Jubeniletan, Imanol Txapartegi 10.a izan da, eta Unai Casquero 19. Laugarren domina kadete mailan heldu da, Unai Ilundainen eskutik, brontzezkoa hain zuzen ere. Alex Lazkano 26. sailkatu da eroriko bat izan eta gero. Kadetetan baita ere, baina K2an, Itziar Carmona eta Izaro Etxabe bosgarren izan dira, eta Leire Sanchez eta Sara Rezola zazpigarren.