Gasteizen izandako hilketak salatzeko manifestazioa

Baleike 2018ko api. 22a, 10:00
Argazkia: Bittor Bengoa

Beste bi emakume hil dituzte azken egunotan, kasu honetan, Gasteizen. Hilketa horiek salatzeko, Zumaiako Mugimendu Feministak deituta, manifestazioa egin zen atzo arratsaldean. Matxismoak hiltzen gaitu. Erasorik ez erantzunik gabe leloa zuen pankartaren atzean zeharkatu zuten Erribera kalea. Behin Kofradiara helduta, irakurketa egin zuten.