Atzo Gasteizen gertatutako bi emakumeren hilketa salatzeko kazerolada egingo da arratsaldean

Baleike 2018ko api. 21a, 12:11

Gizonezko batek bi emakumezko hil zituen atzo Gasteizen. Hilketa horiek salatzeko, Zumaiako Mugimendu Feministak kazerolada deitu du gaur arratsalderako. 19:00etan abiatuko da Saregile plazatik (Alondegi aurretik).

Honela dio Zumaiako Mugimendu Feministak igorritako mezuak: "Gizon batek 2 emakume hil zituen atzo gasteizen! Erasotzaileak bere bikote ohia eta honen ama hil ditu modu basatian. Eraso berri hau bizi dugun sistema patriarkalaren ondorio zuzena da. Nazkatuta gaude erasotuak eta erailak izateaz! Indarkeria sexistari aurre egiteko lehen mailako arazo politikotzat hartua izan dadin eskatzen dugu. Santelmotan indarkeria sexista egoerak salatzeko elkartu  ginen eta hamar egunetara hemen gaude berriro ere bi emakumeren kontrako indarkeria bortitza salatzeko!! Nazkatuta gaude!! Erasorik ez erantzunik gabe! Gora borroka feminista!".