Gaur eta bihar partidak izango dira Aitzurin

Baleike 2018ko api. 20a, 11:34

Gaur arratsaldean eskuzko bi partida jokatuko dira, eta bihar, palako bat eta zesta puntako lau.

Gipuzkoako ligari dagozkion eskuzko bi partida jokatuko dira gaur arratsaldean, 19:30etatik aurrera, Aitzurin. Alde batetik, infantil mailan, Zumaiak Intxurrre hartuko du, eta beste aldetik, nagusi mailan, Zumaiako Etxabek, Bergarako Muruaren aurka jokatuko du lau t´erdian.

Bihar arratsaldeko lehenengo partida, nesken pala partida izango da 15:30ean. Infantil mailako lehia izango da eta Zumaia 2k Zaldibiren aurka jokatuko du. Ondoren, 16:30ean, zesta puntako bi partida izango dira. Kadete mailan, Zumaiako Aizpuruak Hondarribiako Del Rioren aurka lehiatuko du, eta nagusi mailan, Zumaiako Urangak, Danok Bateko Mendizabalen aurka jokatuko du.

Amaitzeko, Sanpedroetako zesta punta txapelketari dagozkion bi partida izango dira, 18:15ean hasita.