ZOZKETA: Zozkatu ditugu 'Kontu kantari' haur antzerkirako sarrerak

Baleike 2018ko api. 20a, 08:54

Igandean, eguerdiko 12:00etan, Kontu kantari haur antzerkia izango da Aita Mari zinean. Udal Kultura Sailak emandako hiru lagunentzako bina sarrera zozkatu ditugu Baleikeko bazkideen artean. 

Saridunak hauek dira: Azis Alberdi, Itziar Unanue Garate eta Mari Karmen Larrañaga Zubimendi. Zorionak hiruroi. Sarrerak aretoko leihatilan izango dituzue zain. Besteoi gogoratu sarrerak aurrez salgai daudela turismo bulegoan 4 euroan. 

Sinopsia:

Kontukantarik oroimenean dauzkagun abestiak biltzen ditu, hauek reggea, rap-a edo blues-a bezalako erritmo desberdinetara eramanez. Protagonista bihurtzen diren txotxongiloen laguntzarekin, bidai honetan, Sandrak eta Botik, betiko abestiak berrikusten dituzte, nagusiek ahaztu ez ditzaten eta txikiek ikasi ditzaten. Eta honela, Kata eta Pata itsasontzi batera igotzen, lanera joan nahi ez duten Txonbo eta Ziku, edo Nana eta Granu azokan txakur bat erosten ikusiko ditugu. Familia osoarekin musikaz eta txotxongiloen mundu magikoaz gozatzeko aukera paregabea.