Zumba saioa izango da igandean Zumaian

Baleike 2018ko api. 19a, 20:28

Jhonson eta Josune Cruzek osatutako bikoteak seigarren urtemuga ospatuko du igandean egingo den zumba saioan. Sarrerak aurrez daude salgai 15 eta 7 euroan.

Zumba saioa prestatu dute astebururako Jhonson eta Josune Cruz osatutako bikoteak. Seigarren urtemuga ospatuko dute, eta horretarako, larunbatean Azkoitian, eta igandean Zumaian, zumba saioak izango dira.

Azkoitian 17:30ean izango da, eta Zumaian, 11:00etan. Sarrerak aurrez daude salgai 15 eta 7 euroan. Erresebak egiteko 634 436 887 telefonora deituta, edo Jhonson eta Josuneren facebook orrialde bidez egin daiteke.