Kultur mahaia asteartean bilduko da

Baleike 2018ko api. 19a, 10:06

Zumaiako Kultur mahaiak bilera egingo du astearte honetan, hilaren 24an, Alondegiko Oxford aretoan. Bilera 19:30ean hasiko da. 

Oraingoan aztertuko dituzten gaiak kulturara bideratutako diru laguntza deialdiak, agenden koordinazioa, eta beste zenbait puntu izango dira.