Legatz arrantza txapelketa jokatuko da larunbatean

Baleike 2018ko api. 18a, 11:25

Larunbatean, eguraldia lagun bada, Zumaiako Klub Nautikoaren VI. legatz arrantza txapelketa jokatuko da. Bertan, Klub Nautikoko bazkideek hartu ahal izango dute parte.

Izenak arrantza@clubnauticozumaia.com posta elektronikoko helbide bidez eman daitezke; baita klubak kirol portuan duen lokalean emanda ere. Hilaren 20ko, ostiraleko, 20:00ak arte dute interesdunek izenak emateko aukera. 

Printzipioz, txapelketa larunbat honetan jokatuko da, beti ere itsasoaren baldintzen arabera. Gauerditik 16:00ak arte izango dute denbora parte-hartzaileek arrantza egiteko, eta 18:00etarako ontzi guztiek portuan egon beharko dute. Bertan egingo da pisatzea. Ordu horretarako portuan ez dauden ontziak kanporatuak izango dira. Pisatzea errairik gabe egingo da, Anisakisa ez zabaltzeko portuan.

Arrantza eremua librea izango da, baina ontzien artean, gutxienez, 50 metroko distantzia egon beharko du. Arrainen tamainari dagokionez, gutxienez 40 zentimetroko legatzak izango dira.