Zumaia-Getaria neguko ligaren ondoren, Olarru cup bela txapelketa

Baleike 2018ko api. 17a, 09:46

Larunbat honetan amaituko da belako XXI. Zumaia-Getaria neguko liga. Estropada goizeko 11:00etan hasiko da. Emozioz betetako proba izango dela uste dute antolatzaileek, bi ontzi, Ai Ama eta Andarax, berdinduta baitaude sailkapenean. Probaren amaieran, 21:00etan, afaria eta sari banaketa egingo dute kirol portuko Algorri jatetxean.

Eta neguko liga amaituko den egun berean hasiko da aurtengo Olarru Cup bela txapelketa. Zeharbidez eta proba teknikoz osatuko da, eta hamabi estropada izango ditu. Helburua inguruko jendea bela mundura hurreratzea da. Ekainaren 9ako proba, gainera, gurutzaontzien Gipuzkoako txapelketa  izango da.

Txapelketa apirila eta urria bitartean jokatuko da, eta hamabi probaz osatuko da. Hauek dira probak:

  1. Apirilak 21: Getaria-Donostia-Getaria.
  2. Maiatzak 12: Zumaia-Zumaia (triangelua).
  3. Maiatzak 26: Zumaia-Zumaia.
  4. Ekainak 9: Gipuzkoako txapelketa.
  5. Ekainak 23: Zumaia-Zumaia (erlojuaren aurka).
  6. Uztailak 7: Zumaia-Zumaia (triangelua).
  7. Uztailak 21: Zumaia-Mutriku-Zumaia
  8. Irailak 9: Zumaia-Zumaia (triangelua).
  9. Irailak 15: Zumaia-Hustubidea-Zumaia.
  10. Irailak 29: Zumaia-Zumaia (triangelua).
  11. Urriak 13: One sails saria.
  12. Urriak 27: Zumaia-Zumaia (triangelua).

Parte hartu nahiko dutenek formulario bat bete eta bela@clubnauticozumaia.com helbidera bidaliko dute, eta klubak kirol portuan duen bulegoetan utziko dute. Bertan izango duzue txapelketa honen inguruko informazio guztia.