Santelmoak18

San Juanek eta Zarautzek irabazi dituzte trainerillen estropadak

Baleike 2018ko api. 16a, 14:19
Argazkia: Zarauzko Arraun Elkartea

Trainerillen San Telmo sariak jokatu ziren atzo Urolaren itsasadarrean: emakumezkoetan bosgarren bandera jokatu zen, eta gizonezkoetan 34.a.

Emakumezkoetan, bandera San Juanera joan zen. Pasaitarrak izan ziren azkarrenak 11:35:83 denborarekin. Bigarren Orio sailkatu zen (11:44:66), hirugarren Hernani (12:17:94) eta laugarren Zumaia (12:38:38).

Jarraian gizonezkoen estropada izan zen, eta hemen Zarautz izan zen azkarrena 10:16:17 denborarekin. Bigarren San Juan izan zen (10:22:59), hirugarren Hondarribia (10:33:34), laugarren Getaria (10:35:02), bosgarren San Pedro (10:39:65), seigarren Orio (10:41:13), zazpigarren Zumaia A (10:43:32) eta zortzigarren Zumaia B (10:52:99). 

Zozketako zenbakiak

Ohikoa duen bezala, Telmo Deun arraun elkarteak zozketa egin du San Telmo hauetan, eta trainerillen estropadaren ondoren atera zituzten zenbakiak: 5662 da, eta ordezkoa 6081. Txartelaren jabeak klubeko arduradunekin jarri beharko du harremanetan.