Itxas-Gainek bost domina irabazi ditu Euskadiko maratoi txapelketan

Baleike 2018ko api. 16a, 11:27

Piraguismoko Euskadiko maratoi txapelketa jokatu da larunbat arratsaldean Orion. Itxas-Gaineko piraguistek maila ederra erakutsi zuten eta urrezko bi dominarekin, zilarrezko beste birekin eta brontzezko domina batekin itzuli dira etxera.

Irati Osak senior emakumezkoetan eta bere aita Xabierrek beteranoetan lortu dituzte urrezko dominak, K-1ean. Imanol Barruetabeñak, berriz, zilarrezko domina eskuratu du. K-1ean baita ere, baina junior mailan, Imanol Txapartegi laugarren izan da, eta Unai Casquero seigarren. Kadetetan, gizonezkoetan, Unai Illundainek brontzezko domina irabazi du; estropada berean, Alex Lazkano laugarren izan da. Emakumezkoetan, Izaro Etxabe laugarren izan da, Itziar Carmona bosgarren, Sara Rezola zazpigarren eta Leire Sanchez bederatzigarren.

K-2an, Unai Azkunek eta Martin Egañaz zilarrezko domina eskuratu dute. 

Taldeka, Itxas-Gain hirugarren izan da, 199 punturekin, Santiagotarraken (352) eta Donostia Kayaken (271) atzetik.