Zumaia Saria Valladolidera joan da

Baleike 2018ko api. 15a, 17:42

Gaur goizean jokatu da txirrindularitzako Zumaia Saria. Kadete mailako 80 txirrindulari izan dira irteera puntuan, eta hauetatik 60k amaitu dituzte ibilbideko 58 kilometroak. Sariak Valladolidera joan dira. 

Zakila Birari egin beharreko lehen itzulian ihes egin du Valladolideko Tinlohi taldeko Daniel Gaviak. Probak aurrera egin ahala, klub bereko beste txirrindulari batek, Adrian Sigüenzak, bat egin du iheslariarekin eta biak batera heldu dira helmugara. Ez da esprinterik izan bi taldekideen artean eta Gavia izan da lehena, Sigüenzaren aurretik. Bazpi taldeko Asier Pozo izan da hirugarren. 

Taldeka, Tinlohi taldea izan da irabazlea. 36,994 kilometro orduko media egin dute txirrindulariek.