Zumaiak hiru ontzi sartu ditu Gipuzkoako txapelketako finalean

Baleike 2018ko api. 14a, 21:48
Argazkia: @CRO_OrioAE

Gipuzkoako batel txapelketako lehen jardunaldia jokatu da gaur Pasai Donibanen. Igandeko finalean zer ontzi sartuko ziren erabaki da gaur, eta Zumaiak pozik egoteko arrazoiak ditu, hiru ontzi sartu baititu finaletan. 

Infantil neskak, kadete mutilak eta senior mutilak izan dira finaletara sartzea lortu duten ontziak. Lehenak laugarren izan dira, kadeteak bigarren eta seniorrak laugarren. Beste bost ontzi finalaren atarian geratu dira; bosgarren egin dute beraien estropadetan. 

Finalak bihar, igandea, jokatuko dira, goizeko 10:00etatik aurrera Pasai Donibanen.

Kofradiaren traineru estropadan zortzigarren

Bestalde, gaur Gipuzkoako arrantzale kofradiaren mendeurrenaren inguruan antolatutako traineru estropada jokatu da. Kofradia horren sorreran parte hartu zuten bederatzi herrietako ordezkaritza izan da. Zumaiak bigarren txandan hartu du parte, eta ezin esan lan txukuna egin duenik: zortzigarren izan da guztira. 22:02:28 denbora egin du, estropada irabazi duen Hondarribiarekiko minutu eta erdira.