Santelmoak18

Urrezko Aizkorako kanporaketa jokatuko da gaur Odietan

Baleike 2018ko api. 14a, 09:38

Herri kirolek ere izango dute bere tartea santelmoen repetizioetan. Gaur, 18:00etan hasita, Urrezko Banakako Aizkolari txapelketako kanporaketa jokatuko da Odieta frontoian. 

Honako sei aizkolari hauek neurtuko dira gaurkoan: Jesus Mª Mujika (Ibarra, Gipuzkoa), Aratz Mugertza III (Mutriku, Gipuzkoa), Jokin Alkizalete (Asteasu, Gipuzkoa), Iban Resano (Dorrao, Nafarroa), Manuel Fraile (Valsain, Segovia), David Naredo (Sariego, Asturias). Lehenengo biak sailkatuko dira hurrengo txandara.

Jarraian, Urrezko Binakako harrijasotze txapelketako saioa izango da, Xabier Peña aizarnazabaldarraren eta Imanol Albizu Goikoetxe elgoibartarraren artean. Erabiliko diren harriak 163 kiloko zilindro zaharra, 113 kiloko kubikoa eta 100 kiloko bola izango dira.