baleike.eus

Santelmoen repetizioak gainean ditugu dagoeneko

Baleike 2018-04-13 13:51   Gizartea

Festen asteburu batekin nahikoa ez, eta gaur arratsaldean hasi eta igande gauerdira bitartean santelmoen repetizioak izango ditugu Zumaian. Gaur, Bertsotan jai afaria eta Bertsio gaua izango ditugu, eguneko ekitaldi handi bezala. 

Hemen duzue repetizioetako egitaraua, Udalak prestatutakoa, eta baita txosnetakoa.

OSTIRALA 13

17:30ean, Eusebio Gurrutxaga plazan Rana eta Pote txapelketak, Beheko Plaza elkarteak antolatuta (irekia nahi duen guztiarentzat).
21:00etan, Beheko Plaza jatetxean Bertsotan Jai.
22:30ean, Txosna eremuan Bertsio Gaua herriko musika taldeekin.

LARUNBATA 14

10:00etan, Eusebio Gurrutxaga plazan, XX. olagarro-zopa lehiaketa Ekitaldia alaitzeko Elustondo anai-arrebak trikitilarien saioa.
11:30ean, Ondartxon haur jolasak Itxas Gain elkartearen eskutik. 
12:00etan, Herriko kaleetan Beheko Plaza eta Hernaniko Goiz Eguzki abesbatzen saioa 
12:00etan, Aitzuri pilotalekuan zesta punta jaialdia: haur, gazte eta helduak. 
13:00etan, Dinbibanda taldearen kalejira. 
14:30ean, Txosna eremuan bazkaria. Jarraian Bidelapurrak. 
17:30ean, Amaiako plazan haurrentzat diskoteka Keimarekin. 
18:00etan, Odietan Urrezko Aizkora, kanporaketa. 
18:30ean, Akelarre txarangaren saioa. 
19:30ean, Kofradian sardina-jana.
22:00etatik 01:00etara, Torreberrin disko festa Pako & Urkorekin.
22:30ean, Txosna eremuan kontzertuak: Xiberoots, Anita Parker eta Gora etorri.

IGANDEA 15

8:00etan, Itxas Gain txarangarekin goiz soinua. 
10:30ean, Kadete mailako Txirrindulari lasterketa. 
11:30ean, Elizagoien ahizpak trikitilariak. 
12:00etan, Itzurun hondartzan zaldi lasterketa. 
12:30ean, Itxas Gain txaranga Eta Eusebio Gurrutxaga plazan, Erkibe elkartearen eskutik, olagarru-zopa dastatzeko aukera.
13:00etan, Plazan Gorritiren saioa.
17:00etan, Trainerillen estropadak, XXXV. San Telmo saria eta Emakumeen Santelmotako VI. estropada. 
17:30ean, Eusebio Gurrutxaga plazatik abiatuta, Joxe Mendizabal kalejiran. 
18:00etan, The Joselontxos txaranga. 
19:00etan, Kofradian erromeria: Oharkabe. 
23:00etan, Oharkabe taldearen bigarren saioa. 
Gauerdian, Bandera jaistea eta santelmoei agurra.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu


Twitter ikonoa Facebook ikonoa