Sexu erasoak salatzeko manifestazioa egin da gaur arratsaldean

Baleike 2018ko api. 9a, 20:55

Santelmoen lehen asteburu honetan izandako sexu erasoak salatzeko mobilizazioa egin da gaur arratsaldean, Zumaiako Mugimendu Feministak deituta. Kazuelak, paelak eta goilarak eskutan, txilibitoak ahoan, zumaiar ugarik hartu du parte herrian zehar egindako manifestazioan. 

Amaieran, honako testu hau irakurri dute: "San Telmoetako lehenengo asteburuak eman du berea eta tamalez, emakumeok ezin izan dugu erabat eroso egon gure herriko festetan. Egun hauetan zehar era ezberdinetako gertaeren berri izan dugu. Igande gauean hainbat eraso gertatu dira. Honen aurrean herritar denei eta prentsari arduraz jokatzeko eskatzen zaio, sentsazionalismorik gabe. Lehenengo asteburuan erasotuak izan diren emakume guztiei babesa eta gure besarkadarik irmoena. Erasorik ez erantzunik gabe!".