Darahli18

ARGAZKIAK eta BIDEOA: Darahli18ko taldea Gerrako museoan eta Bonettiren ospitalean izan da gaur

Baleike 2018ko mar. 29a, 20:37

Auzolanak amaituta, Darahli18 bidaia osatzen duen taldea autobusetara igo da gaur ere. Bi bisita egin dituzte, Gerrako museora eta Rosanna Bonetti kooperante italiarrak duen ospitalera. 

1970eko hamarkada erdian bere jaioterritik kanporatua izan zen saharar herriak bizitako gatazka kontatzen du Gerra museoak. Bertan izan dira gaur goizean Darahli18 bidaia osatzen duen taldea. Jarraian, Rosanna Bonetti italiarrak duen ospitala bisitatu dute eta kooperante italiar honek egiten duen lana ezagutzeko aukera izan dute. Bueltan, Oier Korta alkatea Auserd eskualdeko gobernadorearekin eta Zug herriko alkatearekin bildu da. 

Saharan dauden gazteek umorea galtzen ez dutela erakusten duen bideoa ere bidali digu Peio Romatetek (argazkiak ere bereak dira):