Emakumea izango da XXX. argazki lehiaketako gaia

Baleike 2018ko mar. 26a, 11:12

Zumaiako Udalak eta Distira Argazki Elkarteak Zumaiako XXX. argazki lehiaketa antolatu dute. Aurten ere Argizaola sarirako puntuagarria izango da lehiaketa hau. Aurtengo gaia Emakumea izango da, eta lanak aurkezteko epea maiatzaren 30ean amaituko da. 

Hemen dituzue lehiaketa oinarriak:

1. Edozein argazkizalek har dezake parte.

2. Modalitatea: artxibo digitalak

3. Parte-hartzaileko 3 lan gehienez. Ezin izango da aurkeztu lehiaketa honetan saritutako argazkirik.

4. SEKZIOAK:
MONOKROMOA. Gaia: EMAKUMEA

5. NOLA PARTE HARTU:
Internet bidez. Izen-ematea, irudien bidalketa, eta parte hartzeko ordainketa internet bidez egingo dira ondorengo webgunean, hango programa informatikoaren argibideak jarraituz: www.distiraargazkielkartea.com/lehiaketak

Formatua: JPG. 1920 pixel alderik luzeenean, 72ppp-ko bereizmena.

Kolore eremua sRGB izatea gomendatzen dugu. Artxiboek ezingo dute 1Mb baino handiago izan.

Horrez gain, artxibo bera eskatzen da bereizmen handian, erakusketarako hautatutako lanak inprimatu ahal izateko: JPG, 4000 pixel alderik luzeenean, 254 ppp, sRGB kolore eremua edo bestela, Adobe 1998.

6. PARTE HARTZEKO ORDAINKETA:
10€ egileko, aurkeztutako argazki kopurua edozein dela ere. Ordainketa PayPal bidez egin beharko da, www.distiraargazkielkartea.com/lehiaketak  webguneko inprimakitik, hango programa informatikoaren urratsak jarraituz.

7. Izen-emate epea: 2018ko maiatzaren 30a.

8. Epaimahaia argazki munduko hiru pertsona adituk osatuko dute, eta haien erabakia aldaezina izango da.

Erabakia 2018ko uztailaren 20an emango da jakitera.

9. SARIAK:
1. saria: 500€ eta garaikurra
2. Saria: 300€
3. Saria: 200€
Bertako saria, lehen zumaiarra: 250€
Parte-hartzaileek ezingo dute sari bat baino gehiago eskuratu.
Dirutan jasotako sariei, legeak ezarritako atxikipenak egingo zaizkie.

10. Saritutako lanak Zumaiako udalaren esku geratuko dira, eta honek argitalpen eta erreprodukzio eskubidea izango du, be ere egilearen izena aipatuta.

11. ERAKUSKETA: ahalik eta hedapen handiena emateko, erakusketa bat antolatuko da Alondegia kultur etxean, epaimahaiak hautatutako 36 argazki onenekin, uztailaren 27 k abuztuaren 12ra, lanok 40x50 cm-ko markotan ipinita, egilearen izenarekin batera.

12. KATALOGOA: erakusketarako hautatutako lanekin, katalogo bat egingo da eta ondorengo webguneetatik jaitsi ahal izango da: www.distiraargazkielkartea.com/lehiaketak, www.zumaia.eus.
Katalogoko argazkietan irudi bakoitzaren egilearen izena agertuko da.