Darahli18

(BIDEOA) Darahli18: harrera egin diote Zumaiako espedizioari kanpalekuetan

Baleike 2018ko mar. 24a, 20:46

Darahli18 espedizioko taldea atzo bazkalondoan atera zen Zumaiatik, eta gaur gaueko 03:00ak aldera heldu da kanpalekuetara. Gaur ongietorriaren eta harreraren txanda izan da Saharara joan diren gazteentzat.

Bidaiaren hasieran izan dira, baina, ezusteko batzuk. Izan ere, Zumaiatik zeramatzaten zenbait kaxa Loiuko aireportuan geratu dira, hegazkinaren zamategian tokirik ez zegoelako. Kanpalekuetara gaur gauean eramango dituztela aurreikusten dute. 

Kanpalekuetan igarotzen ari diren lehen egun honetan familiak eta Zumaiatik joandako gazteak elkar ezagutu dira. Ongietorria egin zaie goizean, eta arratsaldean harrera ofiziala egin diete Zug herriko alkateak eta Auserd eskualdeko gobernadoreak. Hautatutako 60 familiari laguntzaren sobreak ere banatu dizkiete. 

Bihar margotze lanak hasiko dituzte Darahliko gazteek, eta, materiala heldu bada behintzat, elektrizitatea ere sartuko dute ikastetxeko gelatan.