Elkarretaratzea egingo da bihar eguerdian Kataluniari elkartasuna adierazteko

Baleike 2018ko mar. 24a, 17:02

Espainiako Auzitegi Gorenak Kataluniako hainbat ordezkari politiko independentista espetxeratzeko agindua eman ondoren, elkarretaratzea egingo da bihar, igandea (hilak 25) Erribera kalean, magnolio aurrean, Kataluniarekin bat-Demokrazia-Askatasuna lelopean. 

Kataluniako herriak bizi duen salbuespeneko egoera eta Espainiako estatuaren demokrazia falta eta inboluzio demokratikoa salatzeko deitu dute elkarretaratze hau Gure Esku Dagok, ELA, LAB eta ESK sindikatuek, eta EAJ-PNV eta EH Bildu alderdiek. Era horretara, Kataluniako herriari elkartasuna agertzeko deia egin diete eragile deitzaileek euskal herritarrei.