Zarauzko garagardo azoka dela eta autobus bereziak jarriko ditu Lurraldebusek

Baleike 2018ko mar. 24a, 14:48
Argazkia: Zarauzko Hitza

Garagardo azoka egingo da datorren astean Zarautzen, Aste Santuarekin batera. Lurraldebusek azokako joan-etorrietarako autobus zerbitzua indartu du. 

Ostegunean eta ostiralean, hilaren 29an eta 30ean, gaueko autobus bereziak izango dira. Larunbatean, berriz, ohiko gaueko autobusak hartzeko aukera izango da. 

Hemen duzue autobus hauen inguruko informazioa.